2020/8/28

Hiriko denda eta tabernan aldeko «apustu irmoa» eskatu du EH Bilduk

Irungo ostalaritza eta merkataritzaren egoeraren gaineko irakurketa egin du koalizio subiranistak, eta eskaera zuzena egin dio udal gobernuari.

Jaietako argazki eta kartel lehiaketa bertan behera utzi ditu azkenean udalak.

Jaietako kartel, erakusleiho eta argazki lehiaketak, bertan behera

Uztaila hasieran egin zuen publiko deialdia Hondarribiko Udalak, baina izurriaren bilakaera ikusirik, txapelketak bertan behera uzteko erabakia hartu du.

4.000 metro koadroko azalera duten gaua igarotzeko eta zaintzarako gune bana ahalbidetu dituzte, momentuz [Irudia: Hector Seijo]

[Erreportajea] Geldialdiaren erosotasuna

Autokarabana erabiltzaileentzako aparkaleku autonomoa zabaldu dute Arantxa Aranak eta Hector Seijok Irunen, inguruan zerbitzua ematen duen lehenetarikoa.

[Erreportajea] Companys, hemen ere ikur

Bihar 80 urte beteko dira Lluis Companys i Jover Generalitateko presidentea Irunen entregatu zutenetik, faxistek fusilatu aurretik. Politikaria omenduko du Kepa Ordoki elkarteak.

[Erreportajea] Mapa bat, dozenaka istorio

1936ko altxamenduaz geroztik Irunek eta irundarrek jasandakoa islatzeko mapa bat osatu du Nicolas Guerendiain talde errepublikanoak. Hiriko leku eta gertaera garrantzitsuenak jaso dituzte.

«Badirudi Irun Aurrera batzuetan Irun Atzera bihur daitekeela»

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak salatu du Irun Aurrera diru laguntzak ez direla bateragarriak izan Eusko Jaurlaritzak ateratakoekin. Ondorioz, hiriko hainbat merkatarik «espero ez zuten kolpea» jaso dutela diote amorruz.

Etorbidearen zubia, jada zabalik

Irun eta Hendaiako alkateek irudikatu dute irekiera. Obraren asmoa «zubiaren itxura originala mantentzea» izan dela azaldu du Santanok.

Psilocybeen taldearen emanaldia.

[Erreportajea] Ezberdina izan da

Musukoa ikur nagusitzat izan duen ez-festen udarak, ezohiko kultur ekitaldi eta aisialdi jarduerak jarri ditu herritarren eskura.

Ama Guadalupekoa Santutegira sarbidea mugatuko du udalak hilaren 31tik irailaren 8ra bitartean.

Gonbidapena jaso beharko dute bederatziurrenetara joan nahi dutenek

Jende pilaketak ekiditeko helburuarekin edukiera kontrolatuko du udalak. Sare sozialen bitartez jarraitzeko aukera ere izango da.

Irailaren 4ra atzeratu dute gaurko zinema saioa

Arratsalderako iragarritako eguraldiagatik hartu du erabakia kultura sailak. 'Asterix. Edabe magikoaren sekretua' filma proiektatzekoa zen.

Bi zauritu Gi-636 errepidean izan den istripuan

Hiru autoren arteko talkagatik daude auto pilaketak. Bi zauritu izan dira, eta jada ospilatera eraman dituzte osasun larrialdi zerbitzuek.

Zazpi positibo gehiago Irunen, eta bi Hondarribian

Hilaren 21etik izan diren datu metatuei kasu egiten bazaie, azken egunetan 65 kasu pilatu dira Irunen eta beste 18 Hondarribian.

CIMASUB eta bertso jaialdia Soroeako pilotalekuan egingo dituzte azkenean.

Eguraldiaren iragarpena medio, aldaketak izan dira asteburuko agendan

Kukairen 'Fair Play' ikuskizuna urrira atzeratu dute, eta CIMASUB eta bertso jaialdiak Soroetako pilotalekura lekualdatu dituzte.

Gehiago