Bidasoa eskubaloi taldeak Europako Kopa irabazi zuela 25 urte beteko dira asteazkenean eta herritarrak ospakizunekin bat egitera animatu dituzte.
Adin guztiei eta maila ezberdinei zuzendutako entrenamenduak etxean egin ahal izateko egokitu ditu klubak.
Atzerrira lanera joan, eta etxetik irten ezin. Horixe da Sandra Felipe gazteak Polonian topatu zuen panorama. Konfinamendua Irunen egitea erabaki du.
COVID-19ak atzerrian harrapatu ditu Bidasoko eta Oarsoaldeko hainbat herritar; Bordelen, Kretan eta Jerusalemen besteak beste. Etxean itxita egotea egokitu zaie, baina etxean egon gabe.
Astelehenean berrekingo dio CAFek jarduerari, era mailakatuan. Akordioa egin dute langileen batzordeak eta zuzendaritzak.
Martxoko datuek langabeziak gora egin duela erakusten duten arren, hazkundea ez da espero bezain deigarria izan erregulazio txostenen eta autonomoen egoeraren tokian tokiko daturik gabe.
Heldu den astelehenetik maiatzaren 3ra eginen dute Etxealditik Euskaraldira. Etxeko hizkuntz ohiturez «hausnartzeko eta ekiteko» eginen dute, azaroko eta abenduko Euskaraldiaren atariko
Aste honetan 44 koronabirus kasu gehiago izan dira Irunen: atzo hamalau positibo berri jaso zituzten. Hondarribian, igoerarik ez.