Aste honetan 44 koronabirus kasu gehiago Irunen; atzo, hamalau
Aste honetan 44 koronabirus kasu gehiago izan dira Irunen: atzo hamalau positibo berri jaso zituzten. Hondarribian, igoerarik ez.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (hilak 16) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, hilaren 15etik 16ra, 14 positibo gehiago zenbatu dira Irunen (aste honetan 44 positibo gehiago atzora arte). Hondarribian, bigarren egunez jarraian, ez da positiborik egon.
Honakoak dira Irungo eta Hondarribiko datu zehatzak (parentesi artean, hilaren 15eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana.
- Irun: 185 (+14)
- Hondarribia: 27 (=)
Bestalde, Bidasoko Ospitalean zortzi herritar daude koronabirusagatik ingresatuta.
Jarraian, Osasun Sailak atzoko 20:00eko datuetan oinarrituta gaur zabaldu duen txostena.
BIDASOKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Irungo eta Hondarribiko infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.