Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Astelehenean berrekingo dio CAFek jarduerari, era mailakatuan

Astelehenean berrekingo dio CAFek jarduerari, era mailakatuan. Akordioa egin dute langileen batzordeak eta zuzendaritzak.

Irunen CAFek duen lantegia.
Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2020/04/17

Irungo eta Beasaingo CAFen lantegiak martxan hasiko dira berriz ere astelehenean, baina era mailakatuan. Produkzioari berrekiteko akordioa egin dute langileen batzordeak eta enpresako zuzendaritzak. Martxoaren 16an, langileen ekimenez, gelditu zuen enpresak produkzioa, langileen arabera “langileen eta familien segurtasuna bermatzeko eta beraz, gizartearena oro har”. Osasuna ekonomia jardueraren aurretik jarri zuten.

CAFeko 3.000 langiletik gora, beraz, sei astez egon dira etxeetan: “Zuzendaritza ixtearekin mesfidatia izan zen, ziurrenik iritzi horretan zerikusia izango zuten Adegi eta Cofebask patronalek eta Eusko Jaurlaritzak. Langileek, ordea, osasun agintariek eta gizarteak berak eskatzen zutenari erantzun eredugarria eman diote”.

CAFeko LAB sindikatuaren iritziz (haiek bidali dute oharra HITZAra), segurtasun gaietan arreta berezia jarri behar da, eta langileen batzordearen eta zuzendaritzaren arteko akordioan islatuta dago hori.

Hala, lanean hasteko akordioaren testuan jasota dago telelana bultzatzea; galdutako ekoizpen egunetatik 13 berreskuratzea eta beste hiruak ordaindutako lizentzia gisa ordaintzea (kasu batzuetan aparteko orduen poltsatik deskontatuko dira); gutxienez behin-behineko 100 langile kontratatzea; eta enpresako goi kargudunek eta administrazio kontseiluko kideek euren soldatak %5ean murriztea.

Horrez gain, segurtasun protokoloa adostu dute bi aldeek Beasainen eta Irunen. Horren ardatzak, honakoak: era mailakatuan hastea langileak beharrean, ordu desorekak langileek beregain hartuz, lan osasunari buruzko online prestakuntza bat eginez; prebentzio eta higiene neurri zorrotzak ziurtatzea; balizko kutsaduretarako edo kontaktuetarako protokoloa sortu dute; jantokia itxita egongo da; telelana mantebduko da eta ez da aurrez aurreko bilerarik egingo; zaurgarriak izan daitezkeen 100 langile identifikatu dira, eta haiekin neurri bereziak hartuko dira.

LABek adierazi du zorroztasunez egingo dutela adostutako neurrien jarraipena.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.