Azken urteotan garapeneko agenda bat eraikitzeko beharra ikusi du EAJk, «egungo belaunaldiei eta batez ere etorkizunekoei bizitza duina bermatzeko».
«Kalean zein udalean», politika feministak exijitu eta martxan jartzeko konpromisoa hartu du Irungo EH Bilduk.
2018ko kopuruak jasotzen dituzten kartelak dira. Udal gobernuak 2015etik ez dituela indarkeria datuak publiko egin salatu du alderdiak.
Gizon bat atxilotu dute gaur, haren bikotea jipoitzeagatik. Eraso matxista salatzeko, elkarretaratzea antolatu du Bidasoko Asanblada Feministak.
Aldarrikapenekin bat egiteko hainbat jarduera antolatu dituzte liburutegiko arduradunek; 'Pikara magazinea'-ren aurkezpena astelehenera atzeratu dute.
Guadalupeko gotorlekuan egindako indusketen harira oharra kaleratu du tokiko gobernuak, eta «ezer» aurkitu ez dutela baieztatu du.
Afrikatik Europa iparralderako bidean diren migratzaileen egoera zaila bada, emakumeek pairatu behar izaten duten errealitatea gogorragoa dela berretsi du Irungo Harrera Sareak. 2018tik 1.000 emakume inguru artatu dituzte.
Badira zazpi urte eskualdeko squash jokalari batzuek Lur Alai taldea sortu zutenetik. Ordutik gorako joera handia izan du kirolak Bidasoan, eta kanpoan.
Errenteriar eta madrildar bat saritu dute bosgarren Asun Casasola Ipuin Lehiaketan. Gazteen kategorian berriz, Uxue Azkue eta Julia Aliak irabazi dute.
Hamarnaka lagun elkartu ziren atzo iluntzean gaztetxearen aldeko jarrera erakusteko asmoz. Ertzaintza bertaratu eta gutxienez bi herritar identifikatu zituen.
Irungo futbol, eskubaloi eta saskibaloi talde nagusiek asteburuan jokatuko dituzten partiden ordutegi eta jokalekua.
Emakumeen Nazioarteko Eguna medio adierazpen instituzionala adostu dute Hondarribiko EAJk, Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSE-EEk.
OARSO BIDASOKO HITZAk Martxoaren 8aren harirako zortzi orriko gehigarri berezia egin du. Horren edukietara iristeko, sartu hemen.
Larunbat honetako jardunaldiko ordutegia eskuragarri dago.
Herriko futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen asteburuko partiden ordutegiak, senior eta gazte mailetakoak.
Ekintzaile eta borrokalaria, kanpina hutsetik sortu zuela berrogei urte bete dira aurten. Egindako ahaleginari aitortza berezia eskaini dio Emekik Emakumearen Astean.