2020/2/12

Kalera aterako dira herritarrak, Zaldunbordako proiektua salatzera

Larunbatean (hilak 15) Irungo Renfe geltokitik abiatuko dira manifestariak, Urdanibia plazan bukatzeko. Bidean, proiektuaren gaineko informazioa banatzen ariko dira.

Omenaldi berezia egin dio Kan rap abeslari irundarrak Bidasoa taldeari

Kan rap abeslari irundarrak 'CD Bidasoa Irun' abestia kaleratu berri du. Europako Kopako garaipenaren 25. urteurrenaren harira sortu du, jokalariak eta zaletuak omentzeko.

2019ko joera berbera aurten aireportuan: erabiltzaile kopurua gorantz

Hondarribiko aireportua hilabetez hilabete datu baikorrak jasotzen ari da. Urtarrilean, %4,9 hazi da jaso dituen erabiltzaileen kopurua.

Irungo musikari gazteak 18 dominarekin bueltatu dira Andoaingo Piano Jaialditik

Urrezko bederatzi eta zilarrezko beste bederatzi domina irabazi dituzte irundarrek. Gainera, urrezko dominaz gain, epaimahaiaren aipamen berezia jaso du 9 urteko Ariane Puente Tuñonek.

Bihar banatuko dituzte seigarren Irun Ekintzan Sariak

Iaz abian jarritako enpresa eta proiektuak sarituko dituzte beste urte batez, eta orotara, lau sari banatuko dituzte Ficobako ekitaldian.

Dena prest hogeigarren Ficab jaialdirako

Aurtengo Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa azaroaren 16tik 21era bitarte egingo dute. Dagoeneko ikus-entzunezko lanak bidali daitezkeela jakinarazi dute antolatzaileek.

Kronoigoera Kale Nagusia

PSE-EEk posta bidezko botoa emateko bulegoa zabaldu du kale Nagusiko herriko etxean

Datorren apirilaren 5ean hauteslekura joateko aukerarik ez dutenei laguntza emateko zerbitzua abian jartzea erabaki du talde sozialistak.

Ikuskizun berezia eskainiko du Sonakayk Irunen

Sonakayko kideekin batera, Iñaki Salvador pianista, Iker Lauroba abeslaria, Aritz Salamanca eta Soledad Ruiz dantzariak eta Pauso-K Dance Studioko dantzariak ariko dira igandean.

Gehiago