2019ko joera berbera aurten aireportuan: erabiltzaile kopurua gorantz

Hondarribiko aireportua hilabetez hilabete datu baikorrak jasotzen ari da. Urtarrilean, %4,9 hazi da jaso dituen erabiltzaileen kopurua.

Aireportuaren irudi orokorra. Argazkia: Mikel Arrazola / Eusko Jaurlaritza

Azken hilabeteetako joerari eutsi dio urtarrilak Hondarribiko aireportuan: iazko urteko lehen hilabetearekin alderatuz, %4,9 hazi da bidaiarien kopurua aurtengo urtarrilean. Garraio azpiegiturak 20.063 erabiltzaile jaso ditu.

Operazioei dagokionez (hegaldiak), 399 izan dira urtarrilean, iaz baino %2 gutxiago.

Hondarribiko aireportuak urteko hilabete guztietan Madrilekin eta Bartzelonarekin ditu hegaldiak. Uztailetik irailera, berriz, Londreserakoak izango ditu.

Erlazionatutako edukiaUdan, Hondarribitik Londresera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.