Ikuskizun berezia eskainiko du Sonakayk Irunen

Sonakayko kideekin batera, Iñaki Salvador pianista, Iker Lauroba abeslaria, Aritz Salamanca eta Soledad Ruiz dantzariak eta Pauso-K Dance Studioko dantzariak ariko dira igandean.

Sonakay taldeko kideak.

Sonakay taldeak ikuskizun berezia eskainiko du datorren igandean (hilak 16) Irunen, Amaia Kultur Zentroan. Luxuzko gonbidatuek partekatuko dute oholtza Sonayko kideekin. Iñaki Salvador pianista, Iker Lauroba abeslaria, Aritz Salamanca eta Soledad Ruiz dantzariak eta Pauso-K Dance Studioko dantzariekin batera ariko dira.

Sarrerak 7,75 euroan eskura daitezke, lotura honetan, Turismo Bulegoan eta Amaiako leihatilan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.