Mendeluko biribilgunetik San Juan plazara arteko bidea egin dute Bidasoko dozenaka herritarrek soldata, bizitza eta pentsio duinak aldarrikatzeko helburuarekin.
Saltoki eta taberna gehienek ez dute U-30eko Greba Orokorreko 'Lan, Pentsio, Bizitza Duina' aldarrikapenarekin bat egin; komertzio bakan batzuk eta udal lantokiak salbuespen izan dira.
Enpresa eta denda gehienetan ez dute bat egin greba orokorraren deialdiarekin. Greba egin dutenek, ordea, euren aldarrikapenak ozen zabaldu dituzte.
Informazio piketeak industriaguneetatik herrietara joan dira. Grebaren eragina nabaritzen hasi da.
Oarso Bidasoko lehen deialdia 06:00etan egin dute, Mamuten. Herrietan hasi dira informazio piketeak euren zereginarekin.