[Bideoak eta galeria] Kaleetan aldarrikapenak nagusi
Informazio piketeak industriaguneetatik herrietara joan dira. Grebaren eragina nabaritzen hasi da.

Herrietan goizerdian egingo diren mobilizazioen zain, industriaguneetan zentratu da batez ere grebalarien zeregina goizean zehar. Lehen balorazio moduan, Oiartzungo, Errenteriako eta Lezoko (lantegien %60 itxita) industrialdeetan jarraipena zabala izan da. Pasaiako portuan eragina nabaria da; Irunen, enpresa handietan gehiago egin dute bat grebarekin, txiki eta ertainetan baino; Gabiria industrialdean, esaterako, ez da eguneroko aktibitatea izan, baina izan dira lanean aritu diren enpresak.
Jada herriko kaleetan daude informazio piketeak.
Ekialdebuseko zenbait linea martxan dira (gutxieneko zerbitzuak), eta goizean goiz topoaren zerbitzua etenarazi dute Hendaian, baina gutxieneko zerbitzuek ez duten arazorik izan.
Oarso Bidasoko ia ikastetxe ia guztiek ateak itxi egin dituzte, Oarsoaldekoek gehienbat.
Udaletako jarduna aurreikusten da (batez ere Oarsoaldeko udaletan) eten egingo dela grebagatik.
Goizeko informazioa osatzen joango da HITZA.
- Goizean goizeko batzarra Mamuten.
- Antxon, manifestazioa.
- Oiartzunen, herri gosaria.
- Errenterian, herri gosaria.
- Oiartzunen, taberna bat itxita.
- Irungo Gabiria industrialdean, piketea.
- Lezoko plazan, asanblea.
- Pasaiako Portuko langileak.
- Piketete bat, Errenteria-Oreretan.
- Topoa geldiarazi dute Hendaian.
- Irungo San Juan plazan, grebalariak.