2019/12/4

Anton Abbadia Sariaren entrega Arantxa Urretabizkaiari
EUSKARAREN EGUNA

Abbadia saria jaso du Urretabizkaiak

Idazleak haren ibilbidean zehar euskarari egindako ekarpena errekonozitu nahi izan du era honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Energia berriztagarrien inguruko tailerra antolatu dute aldundiak eta Hondarribiko Udalak.

Energia berriztagarrien inguruko tailer praktikoa egingo dute udaletxean

Ingurumenarekiko iraunkorra den energiaren ezarpena etxebizitzetan erraztu du araudi aldaketak; horren gainean informatzea izango da bilkuraren helburuetako bat.

Esku pilotako Binakako Txapelketa, Uranzun

Abenduaren 20an jasoko du jaialdia Irungo pilotaleku berrituak: Olaizola II-Urrutikoetxea eta Jaka-Zabaleta bikoteak, aurrez aurre estelarrean.

Iosu Alvarez Hondarribiko PSE-EEren bozeramailea aurrekontuen osoko bilkuran

«Hiri arimarik» gabeko aurrekontuak direla iritzi dio PSE-EEk

Talde sozialistak 2020. urteko aurrekontuen gaineko balorazioa eman du, eta «arimarik gabekoak» izateaz gain, «kontinuistak» ere direla argudiatu du.

Eskualdeko pentsiodunek ere bat egin dute Gasteizko manifestazioarekin

Hilaren 12ko manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak, Hondarribian eta Irunen.

Maite Eizmendi Hondarribian finkatutako yoga irakasleak 'Orainean naiz' lana aurkeztuko du Durangoko Azokan.

Maite Eizmendi yoga irakasleak bigarren diskoa aurkeztuko du Durangoko azokan

'Orainean naiz' izenburupean argitara emandakolana eramango du liburu eta disko azokara Eizmendik, «yogaren mundu euskaratzen joateko bultzada bat da».

Muxiko Eguna 2

Mutxikoak ikusgai igandean, Zumardikoak elkartearen eskutik

Jeiki Hadi taldeak zuzeneko musikarekin girotuko du Zumardian egitekoa den emanaldia. Eguraldi txarra eginez gero, Soroetara lekualdatuko dute.

2018ko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren irabazlea.

Gabonetako erakusleihorik «onena» izateko lehiatuko dira Hondarribiko saltokiak

Diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena baloratuko ditu epaimahaiak hilaren 19tik urtarrilaren 7ra bitartean.

'The Opera Locos' antzezlana eskainiko dute Irunen

Larunbatean izango da emanaldia, 20:00etan, Amaia Kultur Zentroan. 2019ko Arte Eszenikoen Max Sarietan Musika ikuskizun onenaren saria jaso du obrak.

Gabonetako izotz pista inauguratuko dute ostiralean

Iaz ez bezala, aurten ez da toboganik egongo. Horren truke, izotz pistaren tamaina handitu dute.

Hondarribiko Udal Euskaltegiko ikasleak

Bigarren matrikulazio epea zabalduko du euskaltegiak

Hilaren 9tik 13ra bitartean irekita egongo da izena emateko epea; 2020. urteko urtarrilaren 8an hasiko dira eskolak.

Jaizkibelgo kostaldea

Bertan behera gelditu da 'Ezagutu zure hiriak' antolatutako barku irteera

Jaizkibelen inguruko hitzaldia eta itsasontzian txangoa udaberrian antolatuko dituztela berriz ere jakinarazi du Arma Plaza fundazioak.

Gehiago