EUSKARAREN EGUNA

Abbadia saria jaso du Urretabizkaiak

Idazleak haren ibilbidean zehar euskarari egindako ekarpena errekonozitu nahi izan du era honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Anton Abbadia Sariaren entrega Arantxa Urretabizkaiari 2019. urteko Anton Abbadia Sariaren entrega Arantxa Urretabizkaia idazleari (Irudia: Aldundia)

2019. urteko Anton Abbadia Saria jaso du aste honetan Arantxa Urretabizkaia idazleak. Bizitza osoan zehar euskararen alde eta normalizazioaren bidean egindako lanari aitortza egin nahi izan dio modu horretan Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondarribian egokitutako donostiarrari. Euskararen Egunaren bezperan egin zuen sariaren entrega Markel Olano diputatu nagusiak, ordezkaritza zabalaren aurrean egindako ekitaldian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.