2019/8

[Galeria] Saretzen hasi dira

Gazte Eguna ospatzen ari dira Hondarribiko gazteak. Jai giroan ari dira, gozatzen eta aldi berean, saretzen baita haien arteko harremana sustatzen ere, hori baita Gazte Egunaren helburua.

2018ko Gazte Eguna. Irudian, batukada feminista

Txupina jaurti eta jaiei hasiera emango diete herriko gazteek biharkoan

2019ko Gazte Eguna iritsi da azkenean. Eguerdian ekingo diote gazteek txupina jaurtiketa eta pregoiaren irakurketari, aurtengoan gainera lehen aldiz, gaztetxea izango da egunaren abiapuntua.

Jaizkibel Konpainia Kale Nagusian gora, udaletxe parean.

Alkatea Jaizkibel konpainiako ordezkariekin bildu da gaur

Txomin Sagarzazuk "lasaitasuna" lortze aldera egin zuela proposamena esan die konpainia parekidekoei; Bozeramaileen Batzordeak bestalde, elkarrizketari babesa agertu dio.

hondarribia kontxa 2019

Bi traineruak Kontxara, 50. urteurrena ospatzeko

Mutilak laugarren postua lortu dute sailkapen estropadan, lehenengoagatik hurbil. Neskek, berriz, sartzeko helburua lortu dute.

Maikel Melero

Hondarribiko harresia gainditzerainoko jauziak

Maikel Melero freestyleko munduko txapeldunak erakustaldia eskainiko du igandean, Greg Rowbottomekin batera.

Bidasoko Hitza

Irabazteko, egon behar

Kontxa dute helburu gaur Oarso Bidasoko zazpi traineruk. Emakumeen sailkapen estropada 17:30ean hasiko da, eta gizonena 18:00etan.

Guadalupeko Igoerak 43. ekitaldia beteko du larunbatean

Guadalupeko Igoera 18:00etan hasiko da Jostaldi pilotaleku ondotik. Aurretik, haurren eta gaztetxoen lasterketak egingo dituzte.

"Zuen mundua zulatzen jarraituko dugu", esan dute Moskun

250 pertsona elkartu dira Moskun G7ko atxilotuak askatzea eskatzeko, eta kontragailurra balioan jartzeko. Ertzaintza bertan izan da.

Jaizkibel Konpainia. Oihana Etxebarrieta kapitaina

Alardeko ordutegiak aldatzea proposatu du Hondarribiko alkateak

Jaizkibel konpainiak ez du aldaketa proposamenaren berririk zuzenean jaso. Are gehiago, iazko ordutegi berberarekin desfilatzeko baimena du.

Real Unionek irabazi du Hondarribiko Beteranoen Futbol Lehiaketa

Talde txuribeltzaz gain, CD Behobiak eta Hondarribia Futbol Elkarteak parte hartu dute txapelketaren bosgarren ekitaldian

Gehiago