Real Unionek irabazi du Hondarribiko Beteranoen Futbol Lehiaketa

Talde txuribeltzaz gain, CD Behobiak eta Hondarribia Futbol Elkarteak parte hartu dute txapelketaren bosgarren ekitaldian

Hondarribiko eta Real Unioneko beteranoak lehiaketaren ondoren

Real Union talde irundarra gailendu zen larunbatean Hondarribian jokatutako Beteranoen V. Futbol Lehiaketan. Hondartza futbol zelaian izan zen txapelketa eta Hondarribia Futbol Elkarteak, Real Unionek eta CD Behobiak parte hartu zuten. Hala, txuribeltzak garaile izan ziren, Hondarribiko taldea bigarren eta Behobiakoa hirugarren.

Horiek horrela, bigarren urtez jarraian irabazi du Real Unionek txapelketa. Beterano txuribeltzen hurrengo hitzordua Variétés Club de France taldearen aurka izango da hilaren 15ean, Donibane-Lohizunen (Lapurdi).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.