Elkarrekin margotzeko deia luzatu du Judas Arrietak

Saio berezia antolatu du artistak '3 Leku, 3 Paisai, 3 Akzio' erakusketaren barruan

3 Leku, 3 Paisai, 3 Akzio erakusketaren barruan Elkarrekin margotuko dugu! jarduera antolatu du Judas Arrieta artista hondarribiarrak. Gaztetxo zein helduei zuzenduta dago Medievo Kafetegian finkatutako hitzordua, abuztuaren 29an ostegunarekin, 18:00etan abiatuta.

Erakusketak herriko haurrekin iaz margotutako hiru koadro biltzen ditu, baina horiez gain, artistaren neurri txiki eta ertaineko mihiseak, skate taulak, eta art toy-ak ere ikus daitezke. Abuztuaren 30era arte bisita daitezke Arrietaren artelanak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.