Bidasoa Bizirik Garapen Agentziak egun dituen lau bulego sakabanatuak utzi, eta bakarrean emango ditu zerbitzu guztiak apirilaren 26tik aurrera.
Elosegik C1 seniorrean zilarrezko domina eskuratu zuen; Olazabalek berriz, K1 seniorrean brontzezko domina.
Datorren asteburuko (hilaren 7 eta 8an) XIII. Katu Erakusketan, guztira, 30 arraza ezberdinetako 200 katu baino gehiago ikusteko aukera izango da.
Jarduera Fisikoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Hondartza kiroladegiak eskaini ohi dituen jardueretan trebatzeko aukera izango da.
Larunbatean eta igandean izango dira proiekzioak. Besteak beste, iazko sari nagusia eta epaimahaiaren aipamen berezia ikusteko aukera izango da.
Aste santuaren bezperatan inauguratu zuten eta dagoeneko bistan dira onurak, auto-ilarak ia desagertu direlako. Bidegorrien zatietan bada zer hobetu.
Jaion, iazko geldialdiaren ondoren, hilaren 21ean egingo dute egun osoz. Kalejira musikatua 17:00etan abiatuko da Moskutik.