Datorren asteburuko (hilaren 7 eta 8an) XIII. Katu Erakusketan, guztira, 30 arraza ezberdinetako 200 katu baino gehiago ikusteko aukera izango da.

Ficobako 1. pabiloian egingo dute erakusketa.
Datorren asteburuan (hilaren 7 eta 8an zehazki) XIII. Katu Erakusketa egingo dute Irungo Ficoba erakustazokako lehenengo pabiloian. Guztira, 30 arrazako 200 katu baino gehiago ikusteko aukera izango da. Amobs Star klub frantziarrak antolatu du erakusketa berezia.
Larunbat zein igandean, epaileek katuak aztertu eta sailkatu egingo dituzte arraza eta kolorearen arabera, ondoren, alerik onena aukeratzeko. Nazioarteko Txapeldun, Europako Txapeldun eta Europako TxapeldunHandia tituluak banatuko dituzte. Parte hartuko duten katuak Gipuzkoa, Bizkai, Asturias eta Kataluniakoak izango dira.
10:00etatik 18:00etara zabalik egongo da erakusketa bi egunetan, eta sarrerak 4 euroan eskura daitezke. 12 urtez azpiko haurrek ez dute sarrerarik ordaindu beharko.