Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bilbao Mendi Film Festivaleko bost film jasoko ditu Itsas Etxeak

Larunbatean eta igandean izango dira proiekzioak. Besteak beste, iazko sari nagusia eta epaimahaiaren aipamen berezia ikusteko aukera izango da.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/04/04
Bilbao Mendi Film Festival

‘Dirtbag: The Legend of Fred Beckey’, iazko sari nagusia

Bilbao Mendi Film Festivaleko (BMFF) bost film ikusteko aukera izango da asteburuan Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean. Horien artean, iazko sari nagusia jaso zuen Dirtbag: The Legend of Fred Beckey dago (trailerra, behean), baita Aurrera euskal ekoizpena. Abenduro egiten dute Bilboko mendi filmen jaialdia eta iaz 10. ekitaldia bete zuen. Javi Baraiazarra jaialdiko zuzendariaren hitzetan, “mendia, abentura eta natura gaien zinemagintzako nazioarteko film onenak eta berrienak aurkezten ditu jaialdiak”. Nabarmentzen diren filmekin Mendi Tour ekitaldi ibiltaria osatzen dute eta, modu horretara, jaialdira hurbiltzerik ez duten zaleek izaten dute filmetako batzuk ikusteko aukera. Hondarribira iritsi aurretik, beste hamalau leku bisitatu ditu Mendi Tourrak aurten, eta 5.000 lagunetik gora ikusle bildu ditu. Hondarribiko Udalak hirugarrenez antolatu ditu Bilboko jaialdiari lotutako proiekzioak. Aurten, larunbatean eta igandean ikusteko aukera izango dira, 3 euro ordainduta. Kalixa Silanes Udaleko Kultura eta Kirol zinegotziak herritarrei gonbita luzatu die: “Gure kultur eskaintzan hirugarren urtez txertatu dugun ekitaldia da. Oso maila altuko mendiaren eta naturaren inguruko filmak ikusi ahal izango ditugu. Oso aukera polita da eta dei egin nahi nieke hondarribiarrei eta inguruko herrietakoei ere ikustera joateko. Pena merezi du”. Hiru luze eta bi labur Hondarribiko proiekzioak larunbatean eta igandean izango dira, 20:00etan. Jaialdiak Zineuskadi-rekin duen elkarlana medio, proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan eta euskara eta gaztelaniazko azpitituluekin eskainiko dira, euskarazko Aurrera filma salbu —soilik gaztelaniazko azpitituluekin—. Orotara, bost lan proiektatuko dira Itsas Etxean, larunbatean bi eta igandean hiru. Larunbateko filmetako bat iazko sari nagusia izango da, Dirtbag: The Legend of Fred Beckey. Aurretik, Where the Wild Things Play film laburra eskainiko dute. Igandean Aurrera eta Ben Page zuzendari onenaren The Frozen road laburrak, eta Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen Mountain. Saio bakoitzerako sarrerak 3 euro balio dute eta Arma Plaza kultur gunean eros daitezke, baita Internetez ere. Emanaldien egunetan, Itsas Etxeko leihatilan izango da erosteko aukera, saio bakoitza hasi baino bi ordu lehenagotik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.