Jarduera Fisikoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Hondartza kiroladegiak eskaini ohi dituen jardueretan trebatzeko aukera izango da.
Ostiralean, hilak 6, Jarduera Fisikoaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori horrela, Hondarribiko Hondartza kiroldegiak herritar guztientzako jarduerak antolatu ditu, bazkide izan ala ez izan. Hala, kiroldegian praktikatu ahal izaten diren kirol jardueretan trebatzeko aukera izango da, goiz eta arratsaldez, doan.
Honakoak dira jarduera horiek eta ordutegiak:
- Cycling, 10:00etatik 11:00etara.
- Kardiofit, 11:00etatik 12:15era.
- Haurrentzako jokoak, 10:00etatik 12:15era.
- Aerobic, 18:30etik 19:30era.
- Tonifikazioa, 19:30etik 20:30era.
Lekuak mugatuak dira eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Hiru modutara egin daiteke, kiroldegiko harreran, 943 64 71 37 telefono zenbakira deituta, edo
posta elektronikora idatzita.

Jarduerak doan dira eta hondarribiar guztiei irekiak