
Emakumeen Mundu Martxaren berri emateko egin dute ekitaldia. Hilaren 30ean iritsiko da emakumeen eskubideen aldeko martxa Bidasora.

Udal gobernu taldeak, 2016ko aurrekontuei begira, 1,5 milioi utzi ditu irundarrek erabaki dezaten zertara bideratu. Parte hartze prozesua egingo dute horretarako.

Portua auzoko lanen bosgarren fasea hastear da. Aste Santurako bukatua beharko luke.

Larunbatean dira Irun Rock festibaleko kontzertu nagusiak, 19:00etatik aurrera, Ficoban.

Polizia operazioan, Iratxe Sorzabalekin batera David Pla ere antzeman dute, berri agentzien arabera.

San Miguel Liga irabazi berritan, Berria-k elkarrizketa egin dio Mikel Orbañanos Hondarribia Arraun Elkarteko entrenatzaile oriotarrari.

La Rocaren etxean 28-29 irabazita, Zilarrezko Mailako lider jarraitzen du Bidasoa-Irunek.

Ligako lehen partidan 2-0 irabazi zioten Ostadarri.

1638ko setioan irlandarrek izan zuten parte hartzea kontatu du Ken Byrne dublindarrak 'El txibilito de Nollaig' fikziozko eleberrian. Amodiozko istorioa da, asmatua, baina gertakari historikoak fideltasunez kontatzen ditu.

Harpidedunen artean bi sarrera zozkatuko ditugu.

Gorka Irisarrik eta Gorka Soutok erosketak egin eta 200 pintxo ekologiko prestatuko dituzte larunbatean, Show-a azokan ekimenean.

Berrehun lagun inguru elkartu ziren atzo arratsean Irunen, Iratxe Sorzabal herrikidearen eta Baigorriko polizia operazioan atxilotutako beste hiru pertsonen askatasuna eskatzeko.

Irunen eta Hondarribian ordezkaritza duten talde politiko guztiek Txinzerren tokia izan dezatela nahi dute Jose Antonio Santanok eta Txomin Sagarzazuk.

San Juan plazako kontzertuetarako I. Pintxo Rock ekimena prestatuko dute, karteleko bandetan onarritutako pintxoekin.

Gasolindegiak kenduta, Behobiarako sarrerak hobetuko dituzte. Zaisa IIn gasolindegi berri bat eraikiko dute, soilik kamioientzat.

'Ahora o nunca' proiektatuko dute larunbatean Itsas Etxean

Asteazkenak informazioa jasotzeko eta eztabaidatzeko baliatuko dituzte Irungo Lakaxitan eta Gazte Xaian.