Lakaxitan eta Gazte Xaian, asteazkenak ikasteko dira

Asteazkenak informazioa jasotzeko eta eztabaidatzeko baliatuko dituzte Irungo Lakaxitan eta Gazte Xaian.

Gazte Xaian bilkura bat (artxiboko irudia).

Gazte Xaian bilkura bat (artxiboko irudia).

Sasoiari gogoz ekin diote Irungo eta Hondarribiko gazteen guneek. Lakaxitak (Irun) eta Gazte Xaiak (Hondarribia), elkarrekin programazioa antolatu dute eztabaidaren bidez ezagutza partekatzeko. Horren emaitza da Asteazken Kulturalak iniziatiba. “Kezkatzen  gaituzten gai asko daude, horiek ezagutu eta horietaz ikasi nahiko genukeenak”, esan dute Irungo eta Hondarribiko gazteek. Asteazken Kulturalak iniziatibaren egitarauaren berri ematearekin batera (behean dago egitarau zehatza), horri mamia emateko parte hartzea ezinbestekoa dela adierazi dute gazteek, “parte hartzera animatzen zaitugu, bai eztabaidetan, bai gairen bat proposatzera”. Bai Lakaxitan zein Gazte Xaian egingo diren jarduerak, denak, 19:00etan hasiko dira.

Asteazken Kulturalak, egitaraua

Irungo Lakaxitan
  • Hilak 23: Ez diezagutela euro bat gehiago ere lapurtu! Hipoteken irakurketa tailerra Stop Kaleratzeak-en eskutik. Hipoteka dutenei, haren agiria eramateko eskatu dute.
  • Urriak 7: Sexu aniztasuna. Gorputz errebeldeak. Hizlaria, Ione Fernandez, Gehituko teknikaria.
  • Urriak 21: Artibismoa. Koloreztatu zuri-beltza! Hizlaria: Iune.
Hondarribiko Gazte Xaian
  • Hilak 30: Hacklaba. Software askeraren laborategia. Install party.
  • Urriak 14: Informazio faltaren aurrean ez zaitez eskubide gabe gelditu. Berdinen oinarrizko errenta. Hizlaria: Erletxeko kideak.
  • Urriak 28: Hacklaba. Software askearen laborategia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.