Mikel Orbañanos: "Irabazteko eta lan egiteko era dira gure garaipenik handiena"

San Miguel Liga irabazi berritan, Berria-k elkarrizketa egin dio Mikel Orbañanos Hondarribia Arraun Elkarteko entrenatzaile oriotarrari.

Mikel Orbañanos

Orbañanos, igandeko omenaldian

Denboraldi magikoa burutu du aurten Ama Guadalupekoa traineruak. Iazkoa bikaina izan zen, baina aurtengoa historikoa, ligan hamahiru estropada irabazita. Gainera, bigarren ontzia oso ondo ibili da, eta udan, arraunlariei harrerara joatea ia iganderoko plana bilakatu da Hondarribian. Baina jasotako uzta urte askotako lanaren fruitua da, eta hori gertu-gertutik ezagutzen du Mikel Orbañanos hondarribiarren entrenatzaileak. “Irabazteko eta lan egiteko era dira gure garaipenik handiena”, esan dio Orbañanosek Berria-ko kazetari Aitor Manterolari. San Miguel Liga irabazi berritan, elkarrizketa egin diote oriotarrari. Irakurri elkarrizketa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.