Bidasoa-Irunek, larri, baina hirutik hiru

La Rocaren etxean 28-29 irabazita, Zilarrezko Mailako lider jarraitzen du Bidasoa-Irunek.

La Rocaren kontrako partidaren irudia. Argazkia: Kiroletik.

La Rocaren kontrako partidaren irudia. Argazkia: Kiroletik.

Zilarrezko Mailako lider izaten jarraitzen du Bidasoa-Irunek, larunbatean La Roca taldearen etxean 28-29 irabazita, Katalunian. Atsedenaldira 14-11 galtzen iritsi ziren irundarrak, baina bigarren zatian markagailua irauli, eta sasoiko hirugarren garaipena hiru partidatik, lortu zuen. Unai Oiartzun kirol kazetariak Kiroletik Behe Bidasoko kirolaren webgunean partidaren kronika eta xehetasunak bildu ditu. Horrez gain, Real Unionen eta Irungo beste kirol taldeen emaitzak, kronikak era audioak ere badaude Kiroletik atarian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.