2015/9/7

Arartekoa ere izango da Jaizkibel konpainia babesten

Arartekoak "baldintzarik gabeko aitortza" adierazi die Jaizkibel konpainiaren desfilean "lagunduko edo parte hartuko duten pertsona guztiei".

Asier Perez-Karkamo
Alardea Izaskun Landaida

Emakundek "aurrerapausuak" eskatu dizkio udalari

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak babesa azaldu dio Jaizkibel konpainiari, eta harrera egingo dio bihar udaletxearen atarian, Ana Alberdi idazkari nagusiarekin batera.

Asier Perez-Karkamo
Alardea Jaizkibel konpainia

Ez da diputazioko ordezkaritzarik izango Alarde egunean

Markel Olano ahaldun nagusiak adierazi du Jaizkibeli harrera egiteak "tentsio maila igotzen lagunduko" lukeela.

Asier Perez-Karkamo
jaietako pilota jaialdia

Hilaren 11n izango da festetako esku pilota jaialdia

Arma Plazako turismo bulegoan eta San Pedro kaleko Txantxangorri tabernan eros daitezke sarrerak, 25 euroan.

Asier Perez-Karkamo
Titi-biliti Hondarribiko Jaiak 2015 txistulariak

Titi-biliti doinuez berotzen doa giroa

Suziriaren hotsa entzun bezain pronto abiatu dira txistulariak Kale Nagusitik eta Titi-Biliti doinuak zabaldu dituzte hirigune historikoan; arratsaldean berriro ariko dira kalez kale, txistua joz.

Asier Perez-Karkamo

Oinezkoen eremuak hobeto zaintzeko, udaltzainak, bizikletan

Hasteko, bost udaltzaineko talde bat prestatu dute zerbitzua emateko. Udan, udaberrian eta udazkenean emango dute zerbitzua batez ere.

Sexu erasorik gabeko jaiak

Sexu erasorik gabeko jaiak nahi ditu udalak

Hondarribiko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek sexu erasoen kontrako agiria kaleratu dute jaien atarian.

Asier Perez-Karkamo
Hilak 6 Buruhandiak Hondarribiko Jaiak 2015

Bigarren txupina botako dute gaur

Atzo egun luzea izan zuten hondarribiarrek. Gaur ekitaldi irmoz beteriko eguna da, baina izango da dibertitzeko aukerarik ere.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago