Hala, norbaitek ACUBI-ren teknikarien beharra balu, ostegun goizean aurkituko ditu zaharren etxean, betiko ordutegian, 11:00etatik 13:00etara.
Soroxarta parkean egingo dute familia giroa, aisia eta kultura, parkeetan, uztartzeko egitasmoa.
Ezagutzen ez dutenentzat, jaialdiko ezusteko atseginenetakoa izango dira, seguru. Travellin’ Brothers talde bizkaitarrak ostiraleko gaualdia itxiko du, Bob Stroger eta Chicagoko lagunek antolatuko duten festa handiaren ondoren.
Bihar hasiko da Hondarribiko X. Blues Jaialdia. Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete bisitariei eta Ekialdebusek erantzun egin du, gaueko zerbitzua indartuz.
Hondarribiko Udalaren eta Tolosako Topic zentroaren elkarlanari esker, uztailean asteazkenero txotxongilo obra bat izango da 18:00etan Kasino Zaharreko lorategietan, zuhaitzen itzalpean.
Hilaren 18an, gauez, izarrak ezagutzeko jarduera egingo dute Aiako Harrian, Lapurriturriko informazio gunean. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek gidatuko dute.
Bost eszenatoki, 25 kontzertu, eta beste hainbat ekitaldi osagarri antolatu dituzte Hondarribia Blues Festivaleko 10. ekitaldirako. Hilaren 9tik 12ra egingo dute, eta aurten ere, dena doan izango da.
Ondasun Higiezinen zerga borondatez ordaintzeko azken eguna hilaren 10a, ostirala da.
Etorki Games enpresak Ezagutu Irun APP-a garatu du eta hiriko sei leku adierazgarritan jarri dituzten panelen laguntzarekin leku horiei buruzko argazkiak, datu historikoak eta informazio osagarria jaso eta zenbait eraikin 3Dn ikusteko aukera izango da.