Kasino Zaharreko ipuin ttipiak

Hondarribiko Udalaren eta Tolosako Topic zentroaren elkarlanari esker, uztailean asteazkenero txotxongilo obra bat izango da 18:00etan Kasino Zaharreko lorategietan, zuhaitzen itzalpean.

Ipuin ttipiak

Orain arteko jendetsuena izan da gaurkoa

Txotxongilo Bideak zikloko aurtengo ekitaldiko hirugarren obra eman dute gaur Kasino Zaharreko lorategietan. Arratsaldean Hondarribian hondartzarako giro aproposa zegoen arren, dozenaka haur eta guraso inguratu dira El Tenderete antzerki talde bizkaitarraren Basoko ipuin ttipiak obra ikustera. Gozatua hartu dute txikiek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.