Lapurriturrin, izarretara begira

Hilaren 18an, gauez, izarrak ezagutzeko jarduera egingo dute Aiako Harrian, Lapurriturriko informazio gunean. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek gidatuko dute.

Lapurriturrin, izarrei begira, aurreko urte batean

Lapurriturrin, izarrei begira, aurreko urte batean

Hilaren 18an, larunbata, 22:00etatik aurrera, izarrak ikusiko dituzte Aiako Harrian dagoen Lapurriturrin. Bertako informazio guneak antolatuta (Behemendik eta Irungo Udaleko Ingurumen Sailak kudeatzen dute). Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek gidatuko dute gauez zeruaren itxura eta izarren ezagutza jasotzeko jarduera. Jarduera ondo atera dadin, bi baldintza dira ezinbesteko: parte hartzaileak izatea, eta eguraldi ona egitea, hau da, zerua garbi izatea. Zerua garbi izatearena ezin da aurreikusi. Bai ordea parte hartzaileen kopurua: izan ere, aldez aurretik eman behar dute izena izarrak ikusi nahi dituztenek Lapurriturrin, muga hilaren 16a izanik. Hori egiteko bi bide daude: 010 telefono zenbakira deitzea, edo udalaren webgunean dagoen izen emate orria betetzea.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.