Uda eta kirola bat datoz Irunen. 2015eko udako eskaintzaren berri eman dute gaur: 19 elkarte eta taldek, hamarnaka jarduera egingo dituzte 3-16 adin tarteko irundarrentzat. Bidasoko Hitza.
Jon Sanchezek gidatzen duen Rubio taldeak diskoa finantzatzeko kanpaina abiatu du. Apirilan zazpi abesti grabatu zituzten eta udarako kalean egotea nahi dute, CD-digipack formatuan. Larunbatean Banakon joko dute, Boogie Van oreretarrekin batera.
Bioterrak ostiralean zabalduko ditu ateak. Sarrera eta parkina doan izango dira, kultura ekologikoa herritarrei are gehiago zabaldu asmoz. Igandera arte izango da zabalik.
Irungo marrazkilaritza eta margoketa akademiako ikasleek ikasturte bukaerako erakusketa antolatu dute Laboral Kutxak Colonen duen egoitzan.
Igandean Hondarribiko Itsas Etxean abestuko du irundarrak, Mikel Azpirozen pianoak lagunduta. Sarrerak 8 euro balio ditu, baina ordaindu gabe joaterik bada, HITZAren zozketan parte hartuz.
Musika eskolak egitarau ezin zabalagoa prestatu du ikasturte amaierarako eta atzotik bertatik entzunaldiak, hitzaldiak, irteerak, kontzertu sozialak, eta mailaz gainditzeko saioak egingo dituzte, besteak beste, gehienak Denda kaleko eraikineko auditorioan.