Bioterrak ostiralean zabalduko ditu ateak. Sarrera eta parkina doan izango dira, kultura ekologikoa herritarrei are gehiago zabaldu asmoz. Igandera arte izango da zabalik.
Ostiral eguerdian zabalduko dute Bioterra
Ostegunetik igandera egingo dute Ficoban
Bioterra pruduktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka. Orotara, 167 postu izango dira bertan, erakustazokako eremu oso-osoa hartuko dutenak. Horiek 434 operadorek kudeatuko dituzte, 2013an baino 45 gehiagok. Ficobako kideek esan dute sektore hori izaten ari den hazkundearen ondorio dela postuen nahiz operadoreen hazkundea.
Berritasunekin dator. gainera, azoka. Batetik, sarrera doan da. Horren helburua da azokaren filosofia ahalik eta gehien zabaltzea, errazagoa egitea herritarren parte hartzea. Hiru gune daude, honakoak:
- Bioterra gunea: nekazaritza ekologikoko ziurtagiria duten elikadura enpresak, ehungintza %100ean organikoa, egiaztatutako kosmetika ekologikoa eta horrelakoak lantzen dituztenak egongo dira bertan.
- Naturall gunea: osasunaren eta ongizatearen gunea izango da. Honako arloak jasoko ditu: kosmetika eta higiene naturala, ehungintza eta osagai naturalak, habitat osasungarriak, terapia naturaletarako osagarriak, ekoturismoa, sendagai naturalak, prentsa espezializatua eta horrelakoak.
- Geobat gunea: geobiologia, bioeraikuntza, energia berriztagarria eta kudeaketa ekologikoa izango ditu ardatz guneak. Demostrazioak ere izango dira.
Aurretik esandakoez gain, beste hainbat berezitasun izango ditu Bioterrak. Horien artean, 20tik gora hitzaldi egongo dira hainbat gairi buruz gogoeta egiteko. Tailer praktikoak ere egongo dira, baita zuzenean parte hartzeko eremuak ere. Gainera, izango diren hizlarien artean Satish Kumar Indiako aktibistaren ekarpenaz gozatzeko aukera egongo da, bere munduaren ikuspegiaz hitz egingo du era zabalean.
Honakoak dira azokaren hainbat datu praktiko:
Egunak: hilaren 5ean (ostirala) zabalduko dute, 12:00etan. Ekainaren 7an itxiko dute.
Ordutegia: ostirala 12:00etatik 20:00etara; larunbata eta igandea 10:00etatik 21:00etara.
Aparkalekua: doan Ficoban.
Sarrera: doan.
Bioterra 2015. Egitaraua.