Musika eskolak egitarau ezin zabalagoa prestatu du ikasturte amaierarako eta atzotik bertatik entzunaldiak, hitzaldiak, irteerak, kontzertu sozialak, eta mailaz gainditzeko saioak egingo dituzte, besteak beste, gehienak Denda kaleko eraikineko auditorioan.
Musika eskolako ikasleen saio bat
23 ekitaldi hemeretzi egunetan; horiek Kultur Etxeak ekainan jasoko dituenak, atzotik hasita.
Hondarribiko Musika Eskolak egitarau ezin zabalagoa prestatu du ikasturte amaierarako eta atzotik bertatik entzunaldiak, hitzaldiak, irteerak, kontzertu sozialak, eta mailaz gainditzeko saioak egingo dituzte, besteak beste, gehienak Denda kaleko eraikineko auditorioan.
Atzo, piano, biolin, eta soka eta folk taldeetako ikasleen kontzertuak egin zituzten, eta gaur, asteartez, tailer instrumentalaren kontzertua izango da, 17:30ean. Ekitaldi guztiak doan dira baina garaiz joateko eskatzen zaio publikoari, musikarien lana ez oztopatzeko.
Musika eskola. Ekaineko egitaraua