Irungo marrazkilaritza eta margoketa akademiako ikasleek ikasturte bukaerako erakusketa antolatu dute Laboral Kutxak Colonen duen egoitzan.

Laboral Kutxaren erakusketa aretoan jarri dituzte lanak
Irungo margoketa eta marrazkilaritza udal akademiako ikasleen lanekin erakusketa zabalik dago, hilaren 14ra arte, Laboral Kutxaren Kolon pasealekuko erakusketa aretoan. Ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten lanik onenen mostra da, 80 bat ikaslerena, 6 urtetik 85 urterainokoena. Era guztietako teknikak erabili dituzte artelan horiek sortzeko.
Ikasturtearen errepasoa eginaz, akademiako arduradunek azaldu dute ohiko ikasgaiaetaz gain, maisu eskolak ere jaso dituztela margolaritza zaleek, besteak beste, Susana Zaldibar eta Javier Sagarzazurenak. Irteerak ere egin dituzte ikasketa prozesua aberasteko, tartean Menchu Gal aretora (Rafael Balerdiren lanak ikustera), Nafarroako Unibertsitateko museora (Iruñean dago), edo Conde Rodezno (Iruñeakoa ere) aretora,
Maestros del Bidasoa erakusketa ikustera.
Gainera, elkartasuna ere jorratu dute. Margoketa eta marrazkilaritza udal eskolako kideek elkartasun egutegia egin eta salgai jarri zuten hirian, jasotako dirua Dominikar Errepublikako Niños de mi barrio izeneko egitasmora bideratzeko.