1950.eko hamarkadan girotuta, zati handiena Hondarribian errodatuko dute. 'Aitaren Etxea' telesail handia izango da, 'Goenkale' modukoa.
Genero formakuntza tailerra egingo dute hilaren 2an Emeki elkartean. Neus Albertos teknikariak zuzenduko du eta 16:00etan hasiko da. Bidasoko Hitza.
Irungo ikastetxeetako gazteek Gu Ere Bertsotan egitasmoan parte hartu dute ikasturtean zehar. Amaian sasoi bukaerako saioak egin dituzte.
Bidasoak ezin izan du Asobal Ligara igo. Zeregin horretan, lehen aukeran kale egin zuten larunbatean irundarrek, Atletico Valladolid taldearen kontra 31-20, garbi, galdu ondoren.
Gure Esku Dago-k Jose Eguna egin zuen larunbatean San Juan plazan. Erabakitzeko eskubidearen mezua, hiriaren erdi-erdian jarri zuten. Bidasoko Hitza
Ingurune hurbila zaintzeko, eta Txinzerren baliabideak ezagutarazteko, eskola praktikoa egingo dute Pinudi auzoko biztanleek eta San Vicente de Paul ikastetxeko kideek.
Nerabeek sare sozialekin duten harremana eta familienganako eragina aztertuko dute hainbat adituk. Gazteria udal departamentuak antolatu du, ikastetxeekin burutzen ari den lanaren barruan.
UCAM Murcia taldearen kontra atzo 1-0 galdu ondoren, Bigarren Mailara igotzeko kanporaketei agur esan die Real Union taldeak.
Atzo jaitsiera kanporaketako itzuliko partida jokatu zuen Legazpin, Ilintxaren kontra eta 6-0 galdu zuten hondarribiarrek. Datorren urtean Lehen Erregionalean jokatuko dute, Preferente Maila galduta.
Urteko bigarren ATP Challenger txapelketa irabazi du Iñigo Cervantes tenista hondarribiarrak Vicenzan (Italia). Finalean John Millman australiarra gainditu du.