'Aitaren Etxea' Alde Zaharrera itzuliko da asteazkenean

1950.eko hamarkadan girotuta, zati handiena Hondarribian errodatuko dute. 'Aitaren Etxea' telesail handia izango da, 'Goenkale' modukoa.

Aitaren Etxea Pausoka

Lehen errodaje eguneko une bat, Kale Nagusian

Pausoka ekoiztetxeko kamerak Hondarribiko Alde Zaharrera itzuliko dira asteazken honetan, Euskal Telebistarentzat grabatzen ari diren Aitaren Etxea telesaila errodatzen jarraitzeko. 08:00etatik 13:00etara Bretxan eta Fraxkueneko Murruan errodatuko dute, 13:00etatik 15:00etara San Nikolas kalean, eta 16:00etatik 19:00etara, Kale Nagusian. 1950.eko hamarkadan girotuta egongo da Aitaren Etxea. Hotel baten jabe den familiaren kontakizuna egingo du, zailtasun ekonomikoak dituen familia batena. Amodiozko istorioak, langileen mugimenduaren ekintzak, eta abar  azalduko dira telesailean. Udazkenean hasiko dira emititzen eta errodajea beste bi herritan ere egingo dute, Zestoan eta Legazpin, baina zatirik handiena Hondarribian, bertan baitago kontakizuneko hotela.

Eragozpenak trafikoan

Asteazkena, errodajearen hirugarren eguna izango da herrian. Goiz eta arratsaldez ariko dira lanean eta trafikoan eragozpenak eragingo ditu, 13:00etatik 19:00etara. Ordu horietan Murrua San Nikolas eta Nagusia kaleetan moztuko dute trafikoa, eta Denda kaletik Juan Labordara joan beharko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.