Irunen sei ikuspegi, sei zerrendabururen ikuskeran
Irungo alderdi politiko nagusietako zerrendaburuek hiru galdera zehatz erantzun dituzte, Oarso Bidasoko Hitzak egin duen elkarrizketa errondan. Bakoitzak bereari eutsi dio, euren proposamenak azalduz. Bidasoko Hitza.

Irungo udaletxea
Hauteskunde kanpainan zehar Irunen udal hauteskundeetara aurkeztu diren alderdien zerrendaburuekin elkarrizketa erronda egion du HITZAk. Hiru galdera zehatz erantzun dituzte alkategaiek, hirirako proposamen orokorren, parte hartze ereduaren, eta ekonomia eta enplegua indartzeko dituzten asmoen gainekoak.
Iritziak iritzi, alkategai bakoitzak garbi adierazi du bere ustea zein zen. Kasu askotan, gainera, proposamen zehatzak egin dituzte. Honakoak dira elkarrizketa horiek, atera diren hurrenkeran.