2002tik da Irungo alkate Jose Antonio Santano. Ziur dago aurtengo udal hauteskundeetan ere garaile izango dela, haren ustez, proposamen erreal eta "egingarriak" dituelako esku artean. Horietako asko azaldu ditu kanpainan zehar. Hona hainbat gai zehatzi buruz PSE-EEren zerrendaburuak duen iritzia.
2002tik darama Irungo alkate bezala Jose Antonio Santanok. Ziur dago aurtengo udal hauteskundeetan ere garaile izango dela, haren ustez, proposamen erreal eta “egingarriak” dituelako esku artean. Horietako asko azaldu ditu kanpainan zehar. Hona hainbat gai zehatzi buruz PSE-EEren zerrendaburuak duen iritzia.
Zein proposamen ditu PSE-EEk Irun hobetzeko?
Batez ere, proposamen errealak ditugu. %100ean egin daitekeen programa egin dugu, herritarren arazoetara hurbiltzen dena, egitasmo erreal eta egingarriekin. Eta proposamen horiek herritarrek beraiek helarazitako arazoetan dute abiapuntu,
Ideas para Irun webgunearen bitartez iritsi zaizkigunak. Eta beste asko auzoetako elkarteekin, sindikatuekin, emakumeen elkarteekin eta abarrekin egindako batzarretatik ateratako ideiekin landu ditugu. Aurreko urteko urritik aritu gara zeregin horretan.
Herritarren parte hartzeaz asko hitz egin da azken legealdian. Baina zuen ustez, udaletik hartzen diren erabakietan zein funtzio bete behar dute herritarrek? Hau da, zein da zuen herritarren parte hartze eredua?
Irungo Udalak duela urte askotatik aurrera daraman herritarren parte hartze ereduarekin jarraitzea eta hori sendotzea da gure asmoa. Azken urteetan asko dira abian jarri ditugun parte hartze prozesuak, plan orokorrarekin, jaiekin, edo urbanizazio gai zehatzekin besteak beste. Gainera, lehenengoz, aurrekontu parte hartzaileen egitasmoa abian jarri dugu zeinetan milaka irundarrek parte hartu zuten. Horrez gain, herritarrak euren auzoetan entzun ditugu
Alkatea auzoetan programaren bidez: hilero auzo elkarte bat bisitatu dugu, eta horietatik ekarpenak eta proposamenak jaso ditugu. Eta horietatik ia %90 eginda daude, edo egiteko bidean. Hori parte hartze ereduaren adibide handia da. Baina uste dut parte hartzeko, ondo informatuta egotea beharrezkoa dela. Horregatik gardentasuna izan da gure ardatz, udalaren paretak beira gardenezkoak bihurtu ditugu.
Gipuzkoa mailan langabezia tasarik handienetakoa du Irunek. Zein neurri planteatzen dituzue hiria ekonomikoki eta enplegu arloan suspertzeko?
Lehenik, esan nahi dut, nahiz eta gauzak maiz errepikatu, ez direla horregatik egi. Irun ez da Gipuzkoan langabezia tasarik handiena duen hiria. Eta egia da ere nahiko genukeela udalak behar adina lanabes eta konpetentzia izatea langabeziaren arazoarekin bukatzeko. Hori Irunen, eta hiritik kanpo, herritarrek duten arazorik garrantzitsuenetakoa da. Hemen lortu dugu inoiz baino jende gehiago jartzea lanean, baina lanik ez dutenak lehentasun dira guretzat. Irundarrak kontratatuko dituzten enpresak laguntzeko programak abian jarriko ditugu. Gainera, gure gazteen formazioa eta talentua balioan jarriko duen plataforma eratu nahi dugu, eta horiek lehen aukerako bekekin lotu, gazteen ikasketen azken urteetan lan merkaturako sarbide errazagoa izan dezaten.