Bost dira Hondarribian datozen lau urteetan Aitor Kerejeta alkateak libre utziko duen aulkian eseri nahi duten hautagaiak. Txomin Sagarzazuk, Iosu Alvarezek eta Joxemi Otxotekok eskarmentua dute udalean, Erriondo eta Alonso lehen aldiz aurkezten dira.
200.000 euroko partida prest du udalak, 1998 eta 2009 urteen artean jaiotako, eta Irunen erroldatutako haurren familiei eskola materiala errazteko. Bidasoko Hitza.
Irungo alderdi politiko nagusietako zerrendaburuek hiru galdera zehatz erantzun dituzte, Oarso Bidasoko Hitzak egin duen elkarrizketa errondan. Bakoitzak bereari eutsi dio, euren proposamenak azalduz. Bidasoko Hitza.
PSE-EEren agintea luzatuko ote den, edo ez. Hori igandeko udal hauteskundeen ondoren atera ahal izango den ondorio nagusia. Eta hala balitz, nola. Beste alderdiek, ohikoek eta berriek, aldaketa nahia dute. Bidasoko Hitza.
Hau da asteburua. Futbol elkarteko nagusien bi taldeek jaitsiera izango dute jokoan, Ohorezko Mailakoak larunbatean eta Preferentekoak igandean. Eta saskibaloian, txikienen taldeak txapelketako finala jokatuko du Arrasaten, Easo Menditxuren kontra.
Azken txanpan sartu dira alderdiak hauteskunde kanpainan. Bukatzeko traka, hiriko hainbat plazatan: San Juan, Zabaltza, Urdanibia eta CD Bidasoa.
Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia jokatuko dute bihar Mutrikun, eta Gipuzkoako Txapelketa igandean. Ligako sailkapenean berdinduta daude berdeak eta arrosak.
Ama Guadalupekoa Judo Taldeko Lidia Yarza eta Oier Goikoetxea Galizian dira, asteburuan A Coruñan egingo den gazteen Europako Kopan lehiatzeko asmoz. Jon Pascualek zilarrezkoa lortu zuen haurren Espainiako Txapelketan.
Abotsanitz ezker abertzaleko alderdiak hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egin zuen atzo arratsaldean Gipuzkoa plazan. Ortzi Alonso alkategaiak "herriko politika berritzeko apustua" direla nabarmendu zuen.