Eneko Yarza Arabolaza hondarribiarra muturreko piraguista da. Munduan ibiltari bizi da, rafting gida bezala lanean, eta afizioz, ia ezinezkoak diren ibaiak jaisten. Joan den astean hitzaldi bana eman zituen Hondarribiko Gazte Xaian eta Irungo Amaia KZn.
4 eta 5 urteko haurrentzako kontzertu pedagogiko batekin hasiko dira Hondarribiko Musika Eskolak antolatu duen Musika Gela programako aurtengo jardunaldiak. Guztira, lau ekitaldi izango dira, gaurkoa, eta beste hirurak hilaren 23an.
Uztailan eta abuztuan piraguan eta arraunean trebatzeko ikastaroak antolatu ditu HAEk 9 urtetik aurrerako gaztetxoentzat. Piraguan ibiltzen ikasteko gutxienez 9 urte eduki behar dira, eta arraunerako, 11 urte.
Hondarribiko Kai Zaharra jatetxeko Josu Carrion sukaldariak Gipuzkoako Bakailao Pintxoen I. Txapelketa irabazi du eta Gran Sol hirugarren geratu da. Euskaraz ez du lekurik eduki erakunde publikoek lagundu duten txapelketan.
Aplikazio berri bati esker, ordainketa edo aparkatzeko aldiaren luzapena aplikazio baten bitartez egin ahal izango da
Tafallek Haurren Mailako txapela lortu du, eta Iturraldek kimuetakoa. Patxi Moreno bigarren geratu da haurretan, eta Euskadiko Txapelketa jokatuko du Tafallekin batera.
Aurten ere sorkuntza egitasmoetarako lerro berezia prest dago