Musika Gela abiatuko dute gaur, 4-5 urteko haurrentzako saio batekin

4 eta 5 urteko haurrentzako kontzertu pedagogiko batekin hasiko dira Hondarribiko Musika Eskolak antolatu duen Musika Gela programako aurtengo jardunaldiak. Guztira, lau ekitaldi izango dira, gaurkoa, eta beste hirurak hilaren 23an.

Musika gela Hondarribia

Musika eskolako kontzertu pedagogiko bat

4 eta 5 urteko haurrentzako kontzertu pedagogiko batekin hasiko dira Hondarribiko Musika Eskolak antolatu duen Musika Gela programako aurtengo jardunaldiak. Guztira, lau ekitaldi izango dira, gaurkoa, eta beste hirurak hilaren 23an. Ekitaldi guztiak Denda kaleko Kultur Etxean egingo dira, musika eskolaren egoitzan. Publiko guztiei irekiak dira, eta doan, baina areto nagusiko eserleku kopurua kontuan izanik, ezinbestekoa da erreserba egitea. 943 64 13 57 telefono zenbakian egin behar da, edo eskolako idazkaritzara idatziz (gaurkoa salbu).

Musika Gela 2015

Hilak 5, asteartea
  • 4-5 urteko haurrentzako kontzertu pedagogikoa. 18:30ean.
Hilak 23, larunbata
  • Haurdun dauden emakumeentzako musikoterapia saioa. 10:00etan.
  • 0-3 urteko haurrentzako musika goiztiarraren saio irekia. 11:00etan.
  • Perkusio kontzertua, Jaime Atristain eskolako ikasle ohi eta Musikeneko 4. mailako ikaslearen eskutik. 12:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.