Kultur egitasmoetarako diru laguntzak eska ditzakete Irungo eragileek

Aurten ere sorkuntza egitasmoetarako lerro berezia prest dago

Kontzertu bat San Juan plazan

Kontzertu bat San Juan plazan

Irabazi asmorik gabeko pertsona eta entitateek jada eska diezaiokete Irungo Udalari ditu laguntza. Ohiko programetarako diru laguntzen lerroa du prest udalak, kultura sustatzeko eta hedatzeko asmoa dutenak. Aurten ere, baina, sorkuntza jarduerak sustatzeko partida berezia dago diru funts orokorraren barruan. Eskaerak hilaren 12ra arte aurkez daitezke. Udalak esan duenez, partida orokorra 145.346 eurokoa da, eta horri erantsi behar zaio beste egitasmo berezi batzuetarako bideratzen dena. Dokumentazioa lortzeko, edo eskaera egiteko, Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (San Martzial kalea, 2) joan behar dute hala nahi dutenek. Oinarri eta inprimakiak udalaren webgunean daude ere.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.