TAO-ren kudeaketa, sakelako telefonotik Irunen

Aplikazio berri bati esker, ordainketa edo aparkatzeko aldiaren luzapena aplikazio baten bitartez egin ahal izango da

TAO makina bat, San Migel auzoan

TAO makina bat, San Migel auzoan

Irunen autoa aparkatzeko TAO zerbitzua erabiliko dutenek, ez dute zertan joan beharko TAOren makinetara txartela ateratzera, edo behar bada, aparkaldia luzatzera. Udalak sakelako telefonoentzako aplikazioa prestatu du horretarako. Gaurtik (asteartea, maiatzak 5) dago erabilgarri. Eysamobile du izena aplikazioak. Android edo iOS sistema darabilten mugikorretan erabil daiteke. Aplikazioa APP modukoa da, hau da, erabili ahal izateko lehenik eta behin Internetetik jaitsi behar da (3,97 MBekoa da). Modu laburrean, honakoak dira sistemak eskaintzen dituen abantailak:
  • Makinara joan gabe, eta beraz autoan TAOren ziurtagiria jarri gabe, ordaindu ahal izango da TAO zerbitzua. Hau da, justifikantea edo agiria ez da atera behar makinatik.
  • Aparkatzeko denbora luzatu nahi bada, telefonotik bertatik eta aplikazioaren bitartez egin daiteke ordainketa.
  • Autoaren aparkatzeko denbora, aurretik ordaindutako diruarekin hitzartutako denbora baino laburragoa bada, dirua itzultzeko aukera dago.
  • TAO zerbitzuagatik sor daitekeen edozein salaketa aplikazioaren bitartez kudea daiteke.
  • TAOarekin ezarritako ordua bukatu baino lehen, sakelakoan abisua jasoko du erabiltzaileak.
Udalak esan duenez, sakelakoen TAO aplikazioak erraztasunak eta onurak ekarriko dizkie eremu urdinean aparkatu nahi dutenei. Eysamobile aplikazioa beste 15 hiritan erabiltzen da jada, 100.000 erabiltzailerekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.