Hilaren 5a izango da hileko astelehena, eta ohi bezala, Duintasuna erretiratu eta pentsiodunen elkarteak, beste hainbat eragilerekin batera, manifestazioa deitu dute. Herriko Plazatik irtengo da, 11:00etan.
Gabonak ospatzeko jaialdia antolatu dute Tunk aretoan laugarren urtez segidan. Hilaren 10erako finkatu dute festibalaren hitzordua.
Abenduaren 18an egindako plenoan, PSE-EEk, EAJk eta PPk Ingurumen Aholkularitza Kontseiluko araudiaren aldaketa proposamena ez onartzea kritikatu du EH Bilduk.
Une honetan Abu Dhabiko portu barruko estropada egiten ari dira. Iker Martinez hondarribiarrak lasterketa utzi du, Rio Janeiroko olinpiar jokoak prestatzeko.
Herriko gobernuz kanpoko erakundeen artean banatutako diru laguntzak izan dira gehienak eta urteroko diru laguntzen, Euskal Fondoaren, larrialdi laguntzen eta hitzarmenen bitartez banatu dira.
Hondarribiko Gazte Xaiaren zine forumeko kideek hamar film hautatu dituzte eta horien artean bozketa abiatu dute. Lau pelikula bozkatuenekin zikloa osatuko du Ikusmirak.
Bi erakundeek urte amaitzeko laguntza beharko zutela adierazi zioten udalari.
Lehenengo lapurreta asteazken gauean izan zen, 22:00ak inguruan, Erdiko Kalean. Laban batekin mehatxatu zituen bi emakume eta laguntzera joan zitzaien gizon bat. Bigarren lapurreta 02:30ean izan zen, Musika Plazan, eta poltsa bat lapurtzeaz gain, bikote bat mehatxatu zuen.
Aurreikusitakoaren arabera, astelehenean 18:00etan iritsiko dira Errege Magoak eta pajeak lehen aldiz Adif-en aldiriko tren geltokiko hallera. Horren ondotik, urteroko desfilea egingo dute Irungo kaleetan zehar.
Porcelanas Bidasoa enpresa eraitsi aurretik ateratako irudiak bildu ditu Izagirrek erakusketan, baita eskualdeko zenbait argazki geometriko ere.
Gabonetako kanpainaren barruan Irungo dantza eskolek antolatutako hitzordua da; abenduaren 27an egin behar zuten hasieran baina eguraldi txarra medio, bertan behera gelditu zen. Bihar goizean bestalde, zenbait abesbatza ariko dira Irungo kaleetan zehar.
18:00etan irtengo dira Tulle kaletik, eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI kaleak zein Nafarroa etorbidea eta Gamon Zumardia pasako dituzte. 19:00etan iritsiko da udaletxe parera. Harrera, baina, Merkatuzarren izango da.
Hondarribiko nagusien futbol taldeek etxean jokatuko dute asteburuan, larunbatez. Ohorezko mailakoak Anaitasuna menderatzen saiatuko dira, jaitsiera postuetatik irtetzeko, eta Preferenteko taldeak Deusto Donostia izango du aurkari. Eskubaloiko eta saskibaloiko taldeek ez dute jokatuko.
TAO sisteman aldaketak ezarri ditu udalak urtearen hasierarekin. Aurrerantzean, Foru kalean eta Minateran udan bakarrik arautuko da aparkatzea, 2013 urterarte egiten zen bezala.
Familientzako ikuskizuna jasoko du auditorioak ostiralean, 18:00etan. Hondartzara joan eta abentura eroan murgilduko dira Tomax eta bere lagun Muxugorri, marrazo, olagarro, ezpata-arrain eta abarrekin.