Tomaxek eta Muxugorrik 'Txipli, txapla' egingo dute Itsas Etxean

Familientzako ikuskizuna jasoko du auditorioak ostiralean, 18:00etan. Hondartzara joan eta abentura eroan murgilduko dira Tomax eta bere lagun Muxugorri, marrazo, olagarro, ezpata-arrain eta abarrekin.

Ikastolatik lagunak dira Tomax eta Muxugorri

Ikastolako lagunak dira Tomax eta Muxugorri

Tomax pailazo pasaitarra Hondarribiko Itsas Etxera joango da urtarrilaren 2an, ostiralez, herriko haurren eta gurasoen irribarreak piztera. Lagun berria egin du Tomaxek, Muxugorri, neska panpoxa eta dibertigarria, baina batzuetan nahiko maripetrala, markesa eta gobernanta. Biek Txipli, txapla ikuskizuna aurkeztuko dute auditorioan, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du eta ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenagotik salduko dituzte leihatilan. Nahi duenak Internetez eros ditzake, komisioa ordainduta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.