Lankidetza proiektuetara 381.944 euro bideratu ditu udalak 2014ean
Herriko gobernuz kanpoko erakundeen artean banatutako diru laguntzak izan dira gehienak eta urteroko diru laguntzen, Euskal Fondoaren, larrialdi laguntzen eta hitzarmenen bitartez banatu dira.
2014 urtea bukatuta, balorazioak egiteko unea iritsi da. Hala, Irungo Udalaren Gizarte Ongizate departamentuko Garapenerako Lankidetza azpisailak jakitera eman duenez, 381.944 euro bideratu zituten 2014ean zehar. Tokiko gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) artean banatu ditu batez ere diru laguntza horiek udalak eta mundu osoan sakabanatutako proiektuak garatzera zuzendu ditu.
Lau finantzazio ildoen bidez bideratu ditu diru laguntza horiek udal gobernuak, hala nola, urteroko diru laguntzen deialdia, Euskal Fondoa, ez ohiko larrialdi laguntza eta hitzarmenenak.
Hori horrela, Behar Bidasoa, Taupadak, Denok Osasunaren Alde (DOA), Gure Laguntza, Jaima elkartea, Txingudi Vida, Medicus Mundi…. izan dira besteak beste diru laguntza horiek jaso dituzten entitateak; Afrikan eta Hego zein Erdialdeko Amerikan garatutako proiektuetara bideratu dituzte laguntzak.