Bihar hasiko da Volvo Ocean Raceko 3. etapa, Iker Martinez gabe

Une honetan Abu Dhabiko portu barruko estropada egiten ari dira. Iker Martinez hondarribiarrak lasterketa utzi du, Rio Janeiroko olinpiar jokoak prestatzeko.

Bihar, larunbata, hasiko da Volvo Ocean probako hirugarren etapa, Abu Dhabi eta Sanya (Txina) lotuko dituena. Une honetan portu barruko estropada egiten ari dira dute Abu Dhabin, eta Iker Martinez hondarribiarraren Mapfre ontzian aldaketa garrantzitsua izan da. Izan ere, Martinezek patroi lanak Xabi Fernandez ibarrarrari utzi dizkio. Hondarribiarrak, hurrengo joko olinpikoetan parte hartu nahi du, eta jokoak behar bezala prestatzeko erabaki du Volvo Ocean Race itsas lasterketa uztea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.