'Portzelanak eta Bidasoko beste geometriak' erakusketa abiatuko du Aitor Izagirrek astelehenean

Porcelanas Bidasoa enpresa eraitsi aurretik ateratako irudiak bildu ditu Izagirrek erakusketan, baita eskualdeko zenbait argazki geometriko ere.

Aitor Izagirre argazkilari eta arkitektoak Portzelanak eta Bidasoko beste geometriak izenburuko erakusketa abiatuko du hilaren 5ean, astelehenarekin. 2011ko urriaren 5ean Porcelanas Bidasoa enpresa eraitsi aurreko eguneko irudiak eta eskualdeko beste forma geometrikoen argazkiak bildu ditu Izagirrek Laboral Kutxaren erakusketa aretoan ikusi ahal izango den erakusketarako. Urtarrilaren 18ra arte ikusgai izango da irudi bilduma. Ordutegiak kontsultatzeko bertan sar daitezke interesatuak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.