
Puntaleko eskola zaharreko giltzak duela aste gutxi lortu zituzten eta lehen ekitaldia antolatu dute Gazte Xaiakoek. 09:00etan geratu dira gosaltzeko, eskolan bertan.

Karmengo Amaren eguna da gaur, festetako egun handia Trintxerpen, eta aurten azkena. Oraindik, baina badago ospakizunetarako tartea. Hona gaurko egitaraua:

Oarso Bidasoko Hitzak jakin ahal izan duenez, Imanol Iparragirre preso antxotarra askatu berri dute. Zuerako espetxera bidean dira senide eta lagunak eta gauerdirako Antxora iritsiko direla espero da. Imanol Iparragirre Zuerako espetxean egon da preso azken zazpi urtetan. 18/98 auzian zigortu zuten, eta 2007ko urrian Batasunaren kontrako operazioan atxilotu zutenez geroztik egon da preso.

Karmen Jaiak ez dituzte oraindik denak eman, eta gaur Haurren Eguna ospatzen dihardute Trintxerpen. Goizean, Martinbertso eta Largabistarekkin jolasten aritu dira txikiak Serafin Esnaola plazan, eta handik, gehientsuenak barraken gunerantz irten dira.

Euskadiko Trialsin Txapelketaren barruko bigarren proba jokatu zuten larunbatean Oiartzungo Urkabeko eremuan, eta bertan, Elite Mailako kirolariek, Ion Areitio eta Gorka Susperregik, goi mailako ikuskizuna eman zuten, lezioa. Publikoaren txaloak maiz eragin zituzten haien joan-etorri eta jauziekin. Areitiok irabazi zuen, baina Susperregiren ausardia nabarmentzekoa izan zen.

Dies Oiassonis –Oiasso Egunak– jaialdiaren 6. ekitaldia egingo dute bihartik aurrera Irunen. Elena Torregarai EHUko doktoreak Sexua Erroman: mitoa eta errealitatea izenburuko hitzaldiarekin irekiko du bihar jaialdia, 19:30ean. Hala ere, ostiralerako eta larunbaterako aurreikusi dituzte ekitaldi gehienak.

Oiartzungo Udalak eta Girizia Mendi Taldeak datozen bost urteetarako hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, besteak beste, Zamatetan taldeak erabiltzen duen lokala erabiltzeko eskubidea ematen dio udalak mendizaleei. Oihan Tello jarduneko alkateak eta Giriziako Larraitz Aristizabalek izenpetu zuten akordioa (irudian).

Ama Guadalupekoa traineruko aurrekoa den Gonzalo Carrionen arabera, gaur, topera irtengo dira Gipuzkoako Txapelketan. Joan den asteburu bikainaren ondoren, igandean ligako lidergoa kendu nahi diote Oriori bere etxean.