Haurren eguna, gaur, Trintxerpen

Karmen Jaiak ez dituzte oraindik denak eman, eta gaur Haurren Eguna ospatzen dihardute Trintxerpen. Goizean, Martinbertso eta Largabistarekkin jolasten aritu dira txikiak Serafin Esnaola plazan, eta handik, gehientsuenak barraken gunerantz irten dira.

Karmen Jaiak ez dituzte oraindik denak eman, eta gaur Haurren Eguna ospatzen dihardute Trintxerpen. Goizean, Martinbertso eta Largabistarekkin jolasten aritu dira txikiak Serafin Esnaola plazan, eta handik, gehientsuenak barraken gunerantz irten dira. Izan ere,Haurren Eguna izaki, barraketan, euro baten truke ibiltzeko aukera izan baitute, aurreko egunetan baino askoz ere merkeago. Haurren eguna1 Arratsaldean ere izango dute non festaz gozatu. Hona egitaraua:
  • 17:00 Haurrentzako tailerrak, Ekaitza Gazte Taldearen eskutik. Tokia: Azkuene.
  • 18:00 Erraldoiak eta buruhandiak. Tokia: Serafin Esnaola plaza eta Gudari plaza.
  • 19:00 Haurrentzako diskofesta DBRMUSIKen eskutik. Tokia: Gernika plaza.
  • 19:00 Hirurrena eta meza Karmengo Kofradiaren omenez. Tokia: Karmengo Amaren eliza.
  • 20:00 Trintxerpeko musika bandaren kontzertua.  Tokia: Serafin Esnaola plaza.
  • 20:00 Familia-danborrada. Tokia: Serafin Esnaola. Ibilbidea: Serafin Esnaola, Gudari plaza, Euskadi etorbidea, Jaizkibel, Ulia etorbidea, Azkuene, Euskadi etorbidea.
  • 01:00 Diskofesta DRBMUSIKen eskutik. Lugar: Azkuene
 Bihar bukatuko dira Trintxerpeko jaiak, Karmengo Amaren eguna ospatuz.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.