Dies Oiassonis Erromatar Jaialdiko egitaraua

Bihar
  • Sexua Erroman: mitoa eta errealitatea, 19:30ean.
Etzi
  • Navigium Isidiseko prozesioa eta Lucioren metamorfosia museotik abiatuta, 20:00etan.
  • Botozko ontzia babesteko boto zeremonia, Istillaga zubian –Dunboako kanala–, 20:45ean.
  • Ploiaphesia edo itsasoratzeko zeremonia, 21:15ean. Museora bueltan antzinako errituen erakustaldia egingo dute.
  • Zeremonia ospatzeko banketea, museoko plazan, 21:30ean.
Larunbata
  • Artisautza erromatar munduan. Zenbait bitxikeri izeneko azoka egingo dute museoko plazan, 11:00etan abiatuta eta 21:30ak arte. Bertako zuzeneko erakustaldiak: Vitrium beira puztuta, Bular babeskia, Brontze erromatarrak, Gladiadoreak, Taberna libraria.
  • Tailerrak:
  1. Textrina txartelekin ehuntzen, museoko plazan 11:00etan eta 17:30ean. Parte hartzea: 4 euro.
  2. Tessellae mosaiko tailerra, museo plazan 11:00etan, 4 euroren truke.
  3. Lucernae: erromatarren lanparak museo plazan, 11:30ean eta 17:30ean. Prezioa: 4 euro.
  4. Horologium solare: erromatarren egun eta gauen orduak. Museo plazan 16:45ean, 4 euroan.
  5. Tempus ludica: erromatar inperioa zure eskura. Estrategia jokoak museo plazan egun osoz, debalde.
  • Mater Dei Junkaleko Ama Birjinaren parrokian, 12:00etan. Ama Birjinaren istorioa iruditan ezagutzeko aukera
  • Gastronomia:
  1. Taberna Vinaria: Erromatar Ardoak. Dastaketa tailerra museoaren inguruan 12:45ean eta 18:45ean. Prezioa: 5euro.
  2. Erromatar sukaldaritza: Dastatze tailerra. Helduen txanda 12:30ean, 2 euroren truke. Txikien txanda, 18:30ean, euro baten truke.
  • Ikuskizunak:
  1. Munera gladiatoria. Gladiadoreen inguruko emanaldia, museoko Kaia aretoan 12:30ean eta 19:15ean. Prezioa: 5 euro.
  2. Erromatar txotxongilo antzerkia: Julio Cesaren amaiera. Museoaren kanpoaldean kokatutako agertokian, 13:15ean eta 20:30ean, debalde.
  3. Mitologia kondaira: Herkulesen hamabi lanak. Museoko plazan, 18:45ean, debalde.
  • Erakusketa jaialdi osoan zehar: Romanorum Playmobil Populus.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.