Bizibadia informazio bulegoaren ordutegia zabaldu dute

Hondakinen bilketa sistema berriaren gaineko informazio bildu nahi duten herritarrek erraztasunak izan ditzaten, Udalak Bizibadia informazio bulegoaren ordutegia zabaltzea erabaki du.

admin
Pedro Alegre Kriol delegatua
Hondarribiko Master Series

Portugal, Bolibia eta Herrialde katalanetako folklorea Antxon

Nazioarteko folklore jaialdia antolatu du Alkartasuna Dantza Taldeak larunbaterako. Hiru talde gonbidatu dituzte Antxora: Mi Nuevo Potosi, Bolibiako dantzak egiten dituena; Falcons de Villafranca taldea Herrialde katalanetatik datorrena, eta Portugaletik heldu den Grupo Folclorico de Barcelinhos. 18:00etan hasiko da dantzarien dedfilea, eta 20:00etan dantza emanaldia egingo dute

admin

Atlantikaldia, Atlantikoko Herrien Musika eta Kultura Jaialdia aurkeztu dute udalak eta eragileek

Errenteria-Oreretak itsasoarekin izandako harremana berreskuratu nahi dute udalak eta hamaika eragilek eta Atlantikaldia, Atlantikoko Herrien Musika eta Kultura Jaialdia antolatu dute horretarako.Irailaren 18tik 21era kontzertuek, artisautzak, erakusketak eta ibilaldi gidatuek hartuko dute herria jaialdi handiaren eskutik.

admin

HAPOaz eztabaidatzeko afaria egingo du EH Bilduk ostegunean

"Plan orokorrak etorkizuneko Hondarribia nolakoa izango den definitzen du", gogorarazi du koalizioak.

admin

Omenaldi osoa, artista osoari

Omenaldi xume hunkigarria egin zitzaion atzo arratsean Nestor Basterretxeari Donostian, Zorroagako eliza izandako eraikinean. Artista bermeotarra larunbatean hil zen Hondarribiko etxean eta atzo hileta zibila egin zioten Gipuzkoako hiriburuan.

admin

Renee Tomlin eta Aitor Regillaga azkarrenak Donibaneko triatloian

Emakumeetan Renee Tomlin estatubatuarra, eta gizonetan Aitor Regillaga izan ziren azkarrenak larunbateko Donibaneko sprint triatloian. Lan bikaina egin zuten biek igerian 750 metroak, bizikletan 20 kilometroak (Jaizkibel igo eta jaitsi), eta lasterka bost kilometroak egiten. http://youtu.be/XkkUrSPXE7c

admin
Luis Marianoren heriotzaren 44. urteurrena

Udalaguntzari buruz San Martinek esandakoa kritikatu du EAJk

Xabier Iridoy EAJ Udal Taldearen bozeramaileak ez ditu begi onez ikusi Fernando San Martin Hezkuntza delegatuak Udalaguntza programaren inguruan egindako adierazpenak. Hiritarrei "informazio zorrotza" emateko eskaria luzatu dio Iridoyk San Martini, "udal gobernuak, nahita, datu batzuk gorde baititu".

admin
Gehiago