Hondarribiko Ramery jauregira sartzeko modua izango da igandean

Ostegun arratsaldea baino lehen eman behar da izena. Panpinot kaleko eraikin historikoa Arma Plaza Fundazioaren, Hondarribiko Historiaren Lagunen Elkartearen eta Francisco de Ibero Institutoaren egoitza da.

Asier Perez-Karkamo

Boxeo gaualdia egingo dute azaroaren 16an, Team Latigok antolatuta

Euskal Herriko hainbat puntutako boxeolariak izango dira Galtzarabordako kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Tartean, Sebastian Latigo Perez ariko da, neo-profesional mailan debutatzeko asmoz

admin

Kostaldea garbitzeko zazpi langabetu kontratatuko ditu udalak

Hondarribiko Udalak zazpi langabetu kontratatuko ditu, hezitzaile bat eta sei langile, sei hilabetez kostaldeko garbiketa egiteko. Lanbideko Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako laguntza deialdiaren barruan dago eta bertan eman behar da izena. Hondarribian edo eskualdean erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute kontratazioan. Informazio gehiagorako bisitatu Lanbideren webgunea.

admin

Gineako fusio musika izango da larunbatean Banakon, Bogi Juirekin

20:00etan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du.

admin

Feminismoa hasiberrientzat

Emeki emakume taldeak antolatuta, Feminismo para principiantes, goiburuko hitzaldia jasoko du Denda kaleko Kultur Etxeak asteartean, 19:00etan. Nuria Varelak emango du hitzaldia eta denentzat libre izango da.

admin

Istripua ospitaleko biribilgunean

Kamioi bat irauli egin da ospitaleko biribilgunean eta trafiko eragozpen handiak eragin ditu.

admin
Irabazi Irun alderdiko kideak

Irabazi Irun alderdi politiko berria medioen aurrean aurkeztu dute

Ezker Anitza, Equo eta Euskal Herriko Errepublikatar Aukera alderdiek bat egin dute iniziatiba politiko komun bat martxan jartzeko. "Hiritarren inplikazio zuzena" bilatzen du aukera politiko berriak; hori dela eta, asanblea irekia deitu dute hilaren 20an ostegunarekin, Ospitale Zaharrean, 19:15ean hasita.

Rebeka Parras

Eskualdeko argazkilari berriak, Modottin, azaroa bukatu arte

Ostegunetan salbu, gainontzeko egunetan bisitatu daiteke. Lanegunetan, 17:30etik 20:00etara, eta larunbat eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.

Asier Perez-Karkamo

Martindozenea Aterpetxea proposatu du EH Bilduk kalean lo egiten duten lagunentzat

Etxerik gabe bizi diren lagunen egoerarekin amaitzeko lehen urratsa izan daitekeela iritzi dio koalizio abertzaleak; "alternatibak" eskaintzeko garaia dela erantsi dute.

Rebeka Parras

Gitarra eta autodefentsa ikastaroak antolatu ditu Saindua gaztelekuak

Gitarrarako izena emateko azken eguna larunbata da; autodefentsa ikastarorako hilaren 19an itxiko dute epea.

admin

'Gure Xabiertxo' erakusketarako abestia grabatuko du Orereta abesbatzak

Imanol Elizasuren gidaritzapean, eta Eresbilen laguntzarekin, etzi grabatuko dute abestia.

admin

Herkulesen 12 probak, museo gida bat baino zerbait gehiago

Oiasso Erromatar Museoak diseinatutako aplikazioa da, eta joko bat balitz bezala, museoaren edukiak era didaktikoan eta dibertigarrian ezagutzeko aukera ematen dio familia osoari.

Rebeka Parras

Kromo trukaketa egingo dute igandean, Luis Marianon

Guraso eta gazte talde baten ekimenez finkatu dute lehen hitzordua, baina igandero errepikatu nahi dutela adierazi dute.

admin

Zigor Garro eta Marina Bernado hasi dira epaitzen Parisen

2006an Frantziako biltegi batean hainbat arma ustez lapurtzeagatik eta biltegian lan egiten zuen familiako kideak atxikitzeagatik epaituko dituzte.

admin

Hitzordu bikoitza finkatu du Kabigorrik aste honetarako

Eider Astrainen Akuarelak erakusketaren inaugurazioa izango da etzi ostegunarekin. Larunbatean aldiz, Eneritz Furyak eta Pelax bakarlarien kontzertua antolatu du Bidasoaldeko Ateneoak.

admin

Inauterietako desfilea antolatzeko bilera deitu du udalak

Amaia KZn izango da interesatuekin bilera, etzi, 19:00etan.

admin

'El bosque negro'-ren zuzendaria hautatu dute film laburren jaialdiko onena

Paul Urkijoren (Gasteiz, 1984) filma izan da, epaimahaiarentzat, onena. Atzo egin zuten sari banaketa Niessen aretoan.

admin

Behobia-Donostiako sailkapenak, herriz herri

Ion Garraus gizonetan eta Claudia Behobide emakumeetan, izan dira Bidasoa eta Oarsoaldea mailan korrikalaririk onenak 50. ekitaldian.

Oarso Bidasoko Hitza

Kasino Zaharretik Calahorrara joango dira azaroaren 25ean

Prezioa 30 eurokoa da, eta ohi bezala, pertsona bakoitzak gehienez bi txartel erretserba ditzake.

admin
Gehiago